jueves, 30 de octubre de 2008

Mozoilo Irratia (Wikipediarako sarrera)

Mozoilo irratia Galdakaon 1992ko maiatzean sorturiko irratia da. Hasieran langile gutxi ziren baina gutxinaka gutxinaka pertsonala handituz joan zen eta programazioa ere handituz joan zen. 92tik 2003ra 50 programa ezberdin baino gehiago emititu zituen. Galdakaon soilik entzuten zen hasieran 105.7 frekuentzia modulatuan eta beranduago, subentzioak lortuz instalazio berriak lortu zituzten 1999an eta inguruko herrietara ere erretransmititzen hasi ziren 90.0 frekuentzian. Galdakao, Basauri, Bilboko alde bat, Bedia, Larrabetzu... hartzen zituen. 2003an pertsonal falta handia eman zen eta honek irratiaren emisioaren amaierara eraman zuen. Irrati honetan lan egin duten esatariek ez dute inoiz soldatarik eduki.

No hay comentarios: